XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

izan ere, hauen dekretuak askatasun politikoaren aurkakoak izaten dira beti, kode publikoko esaldi orokor batetik eratorritako proposamen partikularrak ez direnean.

Zigorrak leundu ahala, espetxeetako zikinkeria eta gosea kendu ahala, errukiak eta gizatasunak burdinazko ateak zeharkatu eta justiziaren ministroen bihotz estu eta gogorretan gobernatu ahala, legea aztarna ahulagoz baliatu ahal izango da norbait atxilotzeko orduan.

Delitu batez akusatutako pertsonak, espetxeratua eta libre utzia izan ondoren, ez luke fama txarraren orbanik eraman behar.

Delitu oso larriak leporatutako hainbat eta hainbat erromatar, errugabe azaldu ondoren, oso errespetatuak eta ohoratuak izan ziren herriaren eta magistratuen aurrean!

Baina gaur egun zergatik da hain desberdina errugabe baten irteera? Jendeak pentsatzen bide duelako justiziaren ideiari indarraren eta jauntxokeriaren ideia nagusitu zaiola oraingo sistema kriminalean; akusatuak eta konbiktuak nahasi botatzen direlako kobazulo berera.

Espetxea akusatuaren oinazeleku delako gehiago, gordeleku baino.

Eta legeen barne-indar babeslea bereizita dagoelako kanpoko indarretik, tronua eta nazioa defendatzen dituenetik, biak bat eginda egon beharko luketenean.

Horregatik, lehenengo gauza fama txarra kentzea izango litzateke, legeen ekimenez, epaileen boterea lagun hartuta, baina ez haren menpekotasun zuzenean eta erakunde militar baten neurriko loria eta arrandia erabili beharko litzateke, jakinik ospea, herriaren sentimendu guztiak bezala, lotuago dagoela itxurari mamiari baino;

eta frogatua dut espetxe militarrak ez direla zibilak bezain ospe txar emale, jendearen ustez.

Oraindik bizi-bizirik daude herriarengan, eta baita egungo nazioaren argiak baino gutxienez mende bat atzerago doazen ohitura eta legeetan ere, iparraldeko gure guraso ehiztarien joera anker eta ideia basatiak.

Zenbaitek dio delitua, legearen kontrako ekintza, alegia, edozein lekutan egina delarik ere, zigortu ahal izan behar dela